Gipuzkoakoa irabazita, Euskal Herriko Urpeko Arrantza Txapelketa jokatu zuen Kepa Alberdi hernaniarrak joan den asteburuan, eta bosgarren postua lortu zuen, 21 arrantzaleren artean. Bi jardunaldietan 20 arrai harrapatu zituen hernaniarrak; tartean 1.450 kg-ko lupia, eta hiru kongrio edo itsas aingira. Jon Mikel Bikendik irabazi du txapelketa, eta bera pasako da Espainiako Txapelketara. Aste honetan jakingo du Alberdik bera ere sailkatu den edo ez.