etxeko lanak ondo eginda joango dira hernaniarrak, igandean, Etxarrenera, Gure Esku Dago ekimenak antolatu duen giza katera. Berez 600 lagun bildu behar zituen Hernanik eta 1.100dik gora animatuko dira igandean.
Oharrak ere eman dituzte antolatzaileek. Hernanik 101 km puntua bete behar du, Etxarrenen. Ahal bada autobusez joan, eta bestela, kotxean aurrean 101 idatzi folio batean. Geroko festa Etxarri-Aranatzen izango da. Hamaiketakoa norberak eramatea komeni da, eta ura ere bai. Umeek jostailuak eraman ditzatela eta helduek aulki plegableak. Lekua ahalik eta txukunen uzteko eskatu dute.
Bazkaria, Etxarrin
Antolakuntzak bazkaria Etxarrin jarriko du, eta bertara joan nahi duenak aldez aurretik 15 euro ordaindu behar ditu Laboral Kutxan, izena eta herria jarrita
(3035 0116 94 1161023095). Ekainaren 8an Durango eta Iruñea giza kate batez elkartu nahi dira, erabakitzeko eskubidearen alde. y