Astigarragako ikastolako ikasleek bi antzerki emango dituzte gaur. 17:15etan LH 3. mailakoen txanda izango da. Tutti izeneko antzerkia eskainiko dute. Ondoren, 18:15etan, LH 6. mailakoak ariko dira aktore lanetan, Ezkondu aurreko agurra lanarekin. Kultur etxean izango dira bi emanaldiak. Bihar ere, beste bi antzerki emango dituzte.