«Estrakzio gutxiago izan dira azken aldietan; pentsatzen dugu jendea animatuko dela gaur»

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 3a, 02:00

Odola emateko aukera izango da gaur, 18:30etan, Anbulatorioan. Deialdi berezia egin dute odol emaileen elkartekoek, azken hilabeteetako datuek behera egin dutelako.

Azken hilabeteetan behera egin dute odol estrakzioek Hernanin, eta odol emaileen elkartetik dei berezia egin diote jendeari, gaurko odol estrakzioetara animatzeko. Hileroko gisan, 18:30etatik aurrera, Anbulatorioan.

Hernanik datu onak ematen ditu; iaz 736 estrakzio izan ziren.

Estrakzioek %7 behera
Azken bost hilabeteko datuei begiratuta, %7 inguru jaitsi dira odol emateak. Urtarri­lean oso ondo hasi zen odol ematea, 77 estrakziorekin, baina geroztik, batekoz beste, 50 estrakzio inguru izan dira hilero-hilero. Horren au­rre­an, Hernaniko odol emaileen elkarteak dei egin die her­na­niarrei, ekainetik aurrera animatu daitezen.
Dena dela, odol emaileen elkartetik jakinarazi dute, badutela konfiantza jendea animatzeko. «Estrakzio gu­txia­go izan dira azken al­dietan, baina pentsatzen du­gu jendea hasiko dela ani­matzen». Hernani beti izan da odol emaile herria, eta datu onak ematen ditu. Iaz 736 estrakzio egin ziren Her­nanin, eta OMSek propo­sa­tzen duen zifratik oso gertu. Aurten ere ea horra ingura­tzen diren hernaniarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!