Altzueta beste behin, Gipuzkoako finalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 3a

Altzueta sagardotegia beste behin ere Gipuzkoako finalean izango da datorren larunbatean. Aurten 30 sagardotegik parte hartu dute txapelketa honetan, eta sei pasa dira finalera. Tartean, Altzueta, Her­na­nikoa. Beste bost finalistak: Aburuza (Aduna), Gartziategi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Gaztañaga (Andoain), eta Izeta (Aia). Finala, larunbatean, 12:00etan, Donostian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!