Epaiketa ostegunean, Pedro Grijalbaren heriotza dela eta

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 3a, 02:00

Grijalbaren familiak kalte ordainak eskatuko dizkio Sidenor-Gerdau enpresari, amiantoak eragindako heriotza izan dela salatuta. Kontzentrazioa egingo dute, 11:00etan, Donostiako Epaitegi aurrean. 

Pedro Grijalba Izagirreren familiak kalte ordainak eskatu ditu Pedroren heriotza Or­be­gozoko amiantoak eragin duela salatuta. Grijalba joan den ekainean hil zen, 58 urte zituela, minbizi bronkogeniko batek eraginda. Hernaniarrak mantenimendu mekaniko lan­ak egin zituen Pedro Orbegozo-Acenor enpresan, 1970 eta 1980 urte artean.

Ostegunean hasiko da epaiketa, eta familiak kalte ordainak eskatzen dizkio Sidenor-Gerdau enpresari, eragindako minaren ordain gisara. 

Kontzentrazioa, Donostiako epaitegi aurrean
Heriotza salatzeko, eta familiari babesa adierazteko, kon­tzentrazioa egingo dute ostegunean bertan, 11:00etan, Do­nos­tiako epaitegi aurrean. ASVIAMIE elkarteak deitu du kon­tzentrazioa, Amiantoaren Bik­ti­men Euskadiko Elkar­te­ak. 

ASVIAMIEk Kronikara bidalitako prentsa oharrean sala­tzen du, zenbat heriotza izaten ari diren amiantoak eraginda. Horrekin batera, Gri­jal­baren lankideak eta lagunak animatu dituzte kontzentraziora azaltzeko.

Gainera, amiantoarekin lanean aritu ziren guztiei jakinarazi diete komeni zaiela euren burua lan ondorengo Osasun Bijilantzia Planean sartzea, gaixotasunak behar bezain az­kar harra­pa­tu ahal izateko, eta izku­tu­an geratu ez dai­tezen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!