EPAtik jakinarazi dutenez, 2012-2013 ikasturtean graduatua atera duten herritarrek dagoeneko jaso dezakete titulua. Antziola 62ko eraikinetik pasa behar dute, 11:00etatik 13:00etara. Titulua jabeak jaso behar du, eta bera dela ziurtatzeko nortasun agiria edo beste dokumentu ofizialen bat erakutsi beharko du. Aurreko ikasturtean titulua atera zutenek ere, jaso dezakete. Edozein zalantza argitzeko: 943 33 53 18.