HIru partidu gaur eta beste hiru bihar, azken faseetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 3a, 02:00

Sei partidu jokatuko dituzte gaur eta bihar Tilos 7 Pasa txapelketan, eta denak azken faseetakoak. Neskak ere gaur sartuko dira, azken bi asteetan jokatu gabe egon ondoren, eta finalerdiak jokatuko dituzte: Leire eta Amaia ariko dira, Idoia eta Iratxeren kontra, 20:30ak aldera. Aurretik bi partidu izango dira, mutilenak. 19:00etan, Ekhi eta Lander ariko dira, Magi eta Txemaren kontra; 19:45etan, Xapo eta Frai, Iker eta Julenen kontra. Bihar ere, hiru partidu dituzte. Mutiletan, lehenengo mailako bi partidu: 19:00etan, Endika eta Aiheko, Oskar eta Aritzen kontra; 19:45etan, Zabala eta Txikito atzoko partiduko galtzailearen kontra. 20:30etan, nesken beste finalerdia: Larraitz eta Itxaso, Ixone eta Garbiñeren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!