Gipuzkoako bigarren, eta emaitzarekin oso gustora. Halaxe daude Hernaniko jubenilak, Gipuzkoako nesken ligako finalaren ondoren. Finala bera, galdu egin zuten. Mariño zeukaten aurrean, talde gogorra, eta halaxe joan zen partidua ere. Partidu ona izan zen; ona eta gogorra; batez ere, gogorra. Hernaniarrek ez zuten gaizki jokatu, baina kontrarioak ere jokatu egiten du, eta kasu honetan gehiago izan ziren.
2-0 irabazi zuen Mariñok, eta hark altxa zuen txapeldunaren kopa haundia. Hernanik txikixeagoa, txapeldunordearena, baina ez hargatik gutxiago estimatua. Lan ederra aurten, hernaniarrena!