Ohorezko Maila zain izango du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 2a, 02:00

Cisnerosek irabazi zuen atzo, Burgosen, 29-5. Atzoko partidua, denboraldia borobiltzeko saria izan zen hernaniarrentzat.

taldea sendotuz zijoala bazekiten jokalari eta klubak denboraldi hasieratik. Bukaeran hainbeste gauza biziko zituztenik ordea, ez zuten espero. Ohorezko Mailarako pasea gertutik ikusi dute hernaniarrek aurten. Atzo jokatu zuten igoera partidua, Burgoseko zelai neutralean, Madrilgo Cisneros talde indartsuaren kontra. 29-5 izan ziren nagusi madrildarrak; baina denboraldi bikaina jokatu izanaren zoriontasunarekin itzuli ziren trikoloreak etxera.
Madrildarrak nagusi izan ziren partidu hasieratik, bosgarren minutuan aurreneko entsaioa eginda. Hernani saiatu zen zelaian zegokion lekua hartzen, baina 24garren mintuan etorri zen Cisne­rosen bigarren entsaioa. Deskan­tsurako minutu gutxiren faltan erreakzionatu zuen Hernanik. Jokaldi eta golpe azkar bati esker, markagailuko aldea txikitu zuten; 12-5 atsedenaldian.
Bigarren zatian madrildarrena izan zen zelaia. Hasi eta berehala egin zuten hirugarren entsaioa; eta laugarrena 50garren minutuan. Azken emaitza, 29-5.

Ospatzeko moduko denboraldia
Emakumezkoen ligan hasi, eta atzoko partiduraino, go­raipatzeko denboraldia jokatu du Hernanik. Euskal Ligan, bigarren postuan bukatu zu­ten denboraldia. Igoera Play Offak jokatu eta estatuko gainerako taldeak ezagutzeko aukera ere izan dute trikoloreek. Eta hori bakarrik ez, jokatutako lau partiduetatik hiru irabazi, eta Oho­rezko Kopako txapeldunak dira. Kopa hori da denboraldi ederra egin izanaren adierazle.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!