Hernanitik Loiolarako bidea ibilgailurik gabe disfrutatzeko aukera jarri zuen atzo Ziklobiak. Eguraldi kaxkarrak ez zuen jendea desanimatu, eta asko izan ziren okasioa aprobetxatu zutenak: bizikletan, patinetan, gurpildun aulkian, oinez... Bide guztian zeuden ekitaldi-guneak; Hernanin bost. Herritarrek antolatutako ekitaldi hauek jarri zuten ginda, ibilgailurik gabeko egunean.