«Ekainaren 8an ikusiko dugu elkar. Hiru gauza aldarrikatuko ditugu giza kate erraldoian: herri bat garela, erabakitzeko eskubidea dugula, eta eskubide hori herritarrona dela» hitzak izan ziren, atzoko festaren ardatza. Leporaino bete zen Galarreta. Hernaniko eta eskualdeko herritar eta ordezkari politikoek bat egin zuten atzo; indarrak batu zituzten sentsibilitate eta ideologi ezberdinen gainetik, erabakitze eskubidearen alde. Festa eguna izan zen atzokoa: erremontea, bertsolariak, abesbatzak, ume-jokoak, jana eta edana... Motorrak berotu zituzten, momentu berezi eta hunkigarri askorekin. Eta guziten artean bat. Kataluniatik etorritako 120 castellersen babesa izan zuen atzoko ekitaldiak. Eta hauek egindako castell-ak, bertaratutakoen laguntza. Etorkizunerako sinbolo gisa geratu zen, euskaldun eta katalanek elkar hartuta utzi zuten argazkia.