Patxi Minerrek ikastaro labur bat emango du AEKn, Zilegi Eskolen barruan. Urte luzez Hernaniko bizikletak konpondu dituen mekanikoak bizikleta punttu-punttuan nola jarri erakutsiko du bi saiotan. Aurrenekoa gaur izango da, 19:00etan. Bestea hilaren 9an. Debalde da. Izena emateko: 607 592 864.