Hortzak ondo estutzea klabea, boxleya dominatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 1a, 02:00

Hotzari aurre egin eta boxleya nola dominatzen den erakutsi zuen atzo Hortzak estutu taldeak. Inoiz Hernanin egin den Boxley proba ikusgarriena montatu zuten Ave Mari parkean, Olinpiaden harira. Probak zati ezberdinak zituen: txirristan bera txalupa gainean bota, zaku karrera egin, korri, eta berriz ere gora. Azken zati horretan, goran zeuden taldekideen indarra zen klabea; hortzak ondo estutu, eta lurrean etzanda, sokari helduta zegoen talde kidea igo behar zuten, helmugara bideratu. Irabaztea baino gehiago, ondo pasatzea zen atzoko nahia, eta horretan ez dute parekorik Olinpiadetako parte diren 22 taldeek. Proba bukatuta, txirrista zabaldu zuten, bertaratutako guztien gozamenerako!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!