2014-2015 ikasturtean futbol eskolan
aritzeko izen ematea, zabalik
Datorren ikasturtean futbol eskolan eta kirol txokoan aritu nahi duten neska-mutilek zabalik dute izen ematea. Kirol txokoan 2007-2008 urteetan jaiotakoek eman dezakete izena; futbol eskolan beriz, 2003-2006 bitartean jaiotakoek. Astelehen eta ostiraletan izango dira saioak, 17:15etatik 18:30etara, eta egun bakarra aukeratu dezakete; 2003an jaiotakoei ostiralean izena ematea gomendatzen zaie, talde gisa entrenatu ahal izateko. Futbol eskolan parte hartu nahi dutenek berriz, Eskola Kirolean izena emanda egon behar dute.
Izena emateko aukera ekainean eta irailean izango da. Derrigorrezkoa da izena emateko orria betetzea; berriak direnek edo aldaketaren bat dutenek, orri osoa bete behar dute; gainontzekoek aurreneko zatia. Jordiri zuzenduta entregatu behar da orria, eta horretarako hiru modu daude: hernanifutboleskola@yahoo.es, Zubipen edo 689 751 126ra deituta. Kuota: 28 euro, hilabeteko. Matrikula, 10 euro. Futbol eskolan edo CDHernanin bi anai edo gehiago dituzten familiek %10eko deskontua izango dute.