berria txapelketako final laurdenetako kanporaketak jokatuko dira gaur, Kiroldegian, 10:45etan. Hernaniarrek jubeniletako partidua jokatuko dute, Markinaren kontra. Kadetetan Zazpi Iturri eta eta Amezketa neurtuko dira; eta seniorretan, Markina eta Oberena.
Labaka eta Erasunek osatzen dute Hernaniko bikotea, jubeniletan. Gipuzkoako txapeldunak dira eta Erasun, GRAVNI txapelketako irabazlea ere bai. Beraz, partidua irabazteko faboritoak dira. Gaurkoa bigarren kanporaketa da, eta aurrenekoan Oberena elkarteari irabazi zioten.
Kadetetako partidua Zazpi Iturri eta Oberenak jokatuko dute. Partidu parekatua espero da; bata Euskal Herriko txapeldunordea baita; eta bestea Nafarroakoa. Azkenik, nagusietan, Markina eta Oberena izango dira aurrez aurre. Hau ere partidu berdindua espero da. Markinarrak eskarmentu askoko pelotariak dira; Oberena taldekoek berriz, bi kanporaketa gainditu dituzte dagoeneko.