Ereñotzun festa eguna dute gaur. San Antonio jaiei aurre hartuta, Mendi Lasterketa antolatu dute laugarren urtez. 200 korrikalarik eman dute aurten izena eta aurretik, 12 kilometroko ibilbidea izango dute. Aiako Harriak parke naturalaren inguruan ibiliko dira, eta beste tontorren artean, Urdaburuko gaina igo beharko dute. Irteera eta helmuga puntu beretik egingo dute: Ereñotzuko plazatik.
Hiru sari banatuko dira korrikalari guztiak helmugatik pasatzean: aurreneko hiru emakumezkoei eta hiru gizonezkoei. Aurreko urteetan bezala, partehartzaileentzat opariak ere izango dira laugarren edizio honetan.
Kross txikia aurten egingo da aurreneko aldiz, eta guztientzat izango dira sariak.
Umeen krosa, aurtengo nobedadea
Umeek ere izango dute bere lekua gaurko festa egunean. Lasterketa nagusiaren aurretik goizeko 10:00etan, umeentzako kros txikia antolatu dute. 5 eta 11 urte bitarteko neska mutilek har dezakete parte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Krosa ez da konpetitiboa izango, irabazleak ez baitu saririk izango; partehartzaile guztientzat izango dira sariak.