Ez du erronka erraza gaur Hernanik. Baina, noiz bai? Partiduz partidu borrokatu dute, eta bizitzen ari diren ametsak jarraitu egiten duela ikusi dute. Euskal Ligan hasi zuten bidea, urteroko legez, eta bigarren bukatuko dute denboraldia. Igoerako play offak jokatu ditu Hernanik, Estatuko beste autonomietako taldeen kontra, eta gogor borrokatuta, Ohorezko B mailako txapeldunen koparekin itzuli dira Hernanira. Orain, azken pausu bat dute gorenera iristeko. Cisneros gainditzea.
Zelai neutroan jokatuko da gaur Hernani eta Cisnerosen artekoa; Burgoseko San Amaron, eguerdiko 12:30etan hasita. Herritarren bultzada eta animoak izango dituzte hernaniarrek; nahikoa indar eta adore badute beraiek. Dena eman eta irabazi da gaurko bidea; helmugan Gorengoen Maila izango dute zain.