Ibilgailurik gabeko eguna gaur, Hernanitik Loiolara

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 1a, 02:00

Ziklobia eguna antolatu du­te gaur, oinezkoei, txi­rrin­du­la­riei eta motorrik gabeko ibil­­gailuei lehentasuna eman­­­­go zaien eguna. Her­nanitik Loio­lara dijoan bide zaharra itxi egingo dute 10:00etatik 18:00­etara. Beraz, 7 kilometro izan­go dira ibil­gailurik gabe, erre­pid­eaz eta naturaz beste mo­du batera go­zatzeko.
Ibilgailurik gabeko festa izango da gaurkoa, bide guz­tian herri eta auzo bakoi­tze­ko taldeek ekitaldi eta gune ugari an­to­latu baitituzte; Her­nanin zehazki, bost. JOCC eta Zi­­ku­ñako Ama zikloturista tal­­d­eak bizikleta irteera egin­go du goizeko 10:00etan, Zin­koe­neatik abia­tuta. Loiolako Erri­­berara egin­­go dute joan-etorria, eta herritarrak ani­matu dituzte parte har­tzera. Goi­zeko 11:00­etan, Ar­te­vixu taldeak giro­tu­ko du Zi­klo­bia. Ordu be­rean, Long­board festa ere an­­tolatu dute. Eguneko bes­te hitzordua Koxka, Atzegi eta Pausoka elkarteek jarri du­te. Oztoporik gabe irteera egingo dute 12:00etan. Zin­koe­neatik atera eta Akarre­gira joan-etorria egingo du­te, desgaitasuna duten per­tso­­nen alde lan egiten duten hi­ru elkarteek.

Martindegin, egun osoan
Martindegi auzoan egun guz­tian izango dira euskal gra­­fia, Bubble Soccer eta Aje­drez erraldoia. Eta horiez gain: 11:00etan, Bide Hezi­ketako tailerra; 12:30etan he­rri kiroletako haur txo­koa; 13:00etan Hirutxulo fol­ka; 15:00etan Howdy folka; eta 17:00etan Joxan Mavido rock emanaldia.

Trafikoan aldaketak
Zirkuitu barruan ibiltzeko lanzadera jarriko du DBusek, 20 minuturo. Autobusei da­go­kienean, A1 eta A2 lineek, ibil­bide bera egingo dute, ordutegi berarekin. Her­na­nin, Kara­belen bakarrik ge­ratuko da eta Astigarragan Por­­­tutxoko errotonda haun­dian behin behineko gel­tokia jarriko da. Her­na­nitik Usurbilera joaten den au­to­busean ere aldaketak izango dira. 16:45 eta 17:45 ordue­ta­ko lineetan Kiroldegi aurre­ko geltokia bakarrik eraba­liko da, Latsunbekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!