Dobera Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia egin zuen pasa den asteazkenean, bazkideekin bilduta. Bertan azaldu zen, besteak beste, Urumeako Kronika proiektuak ekarri dituen aldaketak; nola papereko edizioa bailarako herrietan asentatzen ari den, eta nola webgune berriak sektore berrietara iristen laguntzen duen. Bestalde, Doberak duen eta izan beharko lukeen izaeraz hausnartzeko tartea zabaldu zen.