Garazi Urdangarinek, 5garren mailako ikasleak, bertso-paper lehiaketa irabazi zuen, eta ordainetan jasoko zuen saria zein izango zen aukeratu zuen: Amets Arzallus, 2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna, ikastolara etortzea. Asteazkenean izan zen Arzallus Elizatxon. Garazi Urdangarinen talentua ezagutu zuen, eta gainontzeko ikasleekin batean bertsotan aritu zen.