Muralik haundiena ere bukatuta

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 1a, 02:00

Victor Goikoetxeak 3 mural jarriko ditu Suitzako La Villa de Meniers herrian. Horietako bi, 30 m2-ko­ak udaletxean izan dira orain gutxi arte, ikusgai. Bestea, haundiena (40m2) bukatu berri du. Bere estudioan dauka, mantentzeko produktu batzuk bota behar baitizkio. Izan ere, mural haundi hau La Villa de Me­niers he­rri­ko plazan jarriko da, parkineko irteera inguruarekin integratzeko. He­rriko eta Suitzako sinboloak marraztu ditu bertan: intxaurrondorik haundiena, ardo-tolarea, aska... Ekai­na­ren 12an inauguratuko ditu 3 muralak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!