Taberna berrituta zabalduko dituzte igerilekuak, ekain erdian

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 1a, 02:00

Udara gainean da eta ige­ri­leku irekiak prest dira, ekai­naren 14tik ateak zabaltzeko. Gainera, aurpegi berri bat era­kutsiko dio bisitariari, ta­bernan egitea pentsatzen den berrikun­tza batzuk egin bai­tira. Ta­ber­nari aukera gehiago eman zaio horrela, otorduren bat ema­teko eta igerileku or­duez gain zerbitzua eman ahal izateko.

Hiru hilabetez irekiko dira jolas igerilekuak, 86 egunez hain justu, irailaren 7ra bitar­tean. Goizeko 11:00etatik 20:30­etara zabalik izango dira, eta pis­zina eta belardi zabalaz gain, mahai tenisa, saski­baloia eta boleibol pista ere badira, iaztik.

86 egunez irekiko dituzte igerilekuak, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:30etara.

Tabernari berritu haundi bat
Hernaniko Udalak 90.000 euro inguru gastatu ditu igerilekuko tabernan erreformak egiten. Lurra eta sapaia aldatu da, sukalde txiki bat jarri, kama­rak... Asmoa da, edariez gain eta janari hotzaz gain, otordu moduko batzuk emateko au­kera izatea: bokadillo, plater konbinatu eta abar. Gainera, ige­rilekua ixtean tabernari in­de­pendentzia eman nahi zaio, norbaitek bertan mokadu bat egiten geratu nahi badu ere.
Beraz, esan liteke tabernari berritu haundi bat eman zaiola, baina Beñat Amenabar kirol zine­go­tziak Kronikari jakina­razi dio­nez, honekin hasiera bat eman zaio gerora Udalak nahiko lukeen taberna-ideiari.  Aurrerago jatetxe izatea ez du deskartatzen Udalak: «Berez proiektu osoak 300.000 euroko gastua suposatuko luke, eta orain hasiera bat eman zaio lan horri, 90.000 euro horretara bideratuta, 2013 eta 2014ko aurrenkontuetatik».

Asmoa da, edariez gain, otordu batzuk emateko aukera izatea: bokadillo, plater konbinatu...

Goizetik gauera zabalik
Egun guztian zabalik izango dira igerilekuak, hasi 11:00etan eta gaueko 20:30ak arte. Bost egunez bakarrik murriztuko da ordutegia, ekainaren 16tik 20ra: 15:30etan zabalduko dira.

Bonoak eta eguneko sarreren prezioak
Aurten orokorrean %2 inguru igo da sarreren prezioa. Ige­ri­lekura maiz joaten denak ego­kiena du bonoa egitea. Da­goe­neko aukera zabalik dago, Her­naniko ki­roldegian, eta ige­ri­lekuak ire­ki­ta dauden garaian edozein mo­mentutan egin ahal izango da abonua.
Bonoa merkeago dau­kate Hernaniko eta Asti­garragako ki­roldegietako bazkideek, oro­ko­rrean %50 inguru merkeago, hain zuzen. Adibidez, fami­liako bono batek 71,20 euro balio ditu, kiroldegiko bazkide izanez gero, eta 141,80 euro bazkide ez dena­rentzat.

Proiektu osoak 300.000 euroko gastua suposatuko luke, eta orain arte 90.000 gastatu dira.

18 urtetik beherakoek ere merkeago izango dute, bai bonoa eta bai eguneko sarrera.
Bonorik egiten ez duenak, eta sarrera ordaintzen duenak egun guztirako ordainduko du; alegia, eguerdian igerilekutik atera arren, arratsaldez ere sartzeko aukera izango du. Sei hilabetetik beherako haurrek ez dute ordainduko. Eta sei hilabetetik 3 urterako haurrek 2,40 euro ordainduko dituzte.

Haur taldeentzat begiraleak
10 umetik gorako taldeentzat prezioa merkeagoa izango da, eta begiralea dohainik izango dute, 10 haurreko talde bakoi­tzeko. Harremanetarako, deitu:
943 55 21 85 - 943 01 63 45 edo kirola@hernani.net.

BONOAK
Astigarraga eta Hernaniko kiroldegietako bazkideentzat:
- 18 urtetik behera
- 18 urtetik gora
- Familiarra

Bazkide ez direnentzat
- 18 urtetik behera
- 18 urtetik gora
- Familiarra

EGUNEKO SARRERAK Egun guztirako balio dute
- 0-6 hilabete
- 3 urtetik behera
- 18 urtetik behera
- 18 urtetik gora
- Taldeak: Prezio bereziak 10 haurretik gorako taldeentzat (4,70-4,10). 10 haur = begiralea dohainik

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!