Eskubaloia Kalean modalitatea ezaguna da estatuan, baina Euskal Herrian ez da egiten, eta Hernaniko Eskubaloi Taldeak txapelketa herrikoia antolatu du, ezagutzera emateko.
Hernaniko kaleetan jokatuko da, eta izenematea irekita dago ekainaren 15a arte. Neska edo mutil taldeka eman behar da izena, gutxienez, laukotan, hernanieskubaloia@gmail.com helbidera idatzita, twitter bidez (@hernanieskubalo), edo telefonoz: 669 845 896.
Izaera herrikoia
Txapelketa herrikoia izango denez, sariak denentzako izango dira. Bestalde, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete babesa eman dieten 100dik gora patrozinatzaileei.
Ekainaren 8an, partidu ikusgarriak
Klubari laguntzeko eguna ere antolatu dute ekainaren 8an. Besteak beste, Asobalera, Amenabar-Zarautz eta Usurbil taldeak ikusi ahal izango dira.
EKAINAK 20: 1go kanporaketak, 18:00etan Urbieta kalean.
EKAINAK 21: 2garren kanporaketak, 12:00etan Tilosetan.
EKAINAK 24: haurren kategorietako finalak, eta helduen finalerako fasea, 19:00etan Tilosetan.
EKAINAK 27: senior eta beteranoen finalak, 19:00etan Tilosetan.