Dagoeneko jokatzen ari da Hernainko Pelota Eskolako Torneoa. Larunbatero jokatzen dira partiduak benjamin, alebin eta infantil mailan, 15:00etan hasita. 65 pelotari ari dira jokatzen, eta finala ekainaren 14an jokatuko da. Bestalde, bihar Berria Txapelketako beste 3 partidu jokatuko dira kiroldegian, 10:45etan, eta tartean izango dira Hernaniko Labaka eta Erasun.