Hernaniko emakumezko jubenilen taldeak Jubenilen Txapeldunen Faseko finala jokatuko du gaur, arratsaldeko 19:30etan Astigarragan, Irungo Mariño taldearen kontra. Lehengo urtean kadete mailan lortu zuten Gipuzkoako Txapelketa hau irabaztea, eta gaurkoan zaleen laguntzarekin jubenilen mailakoa lortzeko borrokatuko dute.