Jose Isasa ‘Asti’, puntista bakarti eta zoriontsua Ameriketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 24a, 02:00

Jose Isasa Mugica ‘Asti’ puntista ohia hil zen joan den astean, maiatzaren 13an. Estatu Batuetan igaro zituen ia 30 urte, hango Jai-Alai ezagunetan, lehendabizi jokatzen eta ondoren epaile gisa. Gertutik ezagutu zutenek diote oso abila zela tantoak amaitzen. Baina, batez ere, gogoratzen dute pertsona maitagarria zela, eta inoren beharrik izan gabe, zoriontsua.

Astigarrako zesta-puntaren or­dez­kari inportante bat hil zen au­­rreko astean: Isasa familiako pun­tistetan gazteena, Jose Isasa.  Bere gaitasunak oso gazte zela era­kutsi, eta Estatu Batuetara jo­ana, hango Jai-Alaiean lehiatzera. Bizitza erdia eman zuen Ame­ri­ketan, frontoi batetik bestera, ja­­ioterriaren arrastoa utziz no­nahi:  Asti ezizenez jokatu zuen.

Astigarragan jaio zen Jose Isasa, 1949an. Bertakoak ziren gurasoak, eta bertakoak bere sei anai-arrebak ere. Berehala hasi zen pelotarekiko zaletasuna erakusten. Eskolara joateko gogorik ez, eta edozein tarte aprobetxatzen zuen herriko arkupeetan pelotari eman eta eman aritzeko.

Goraldian zegoen, garai hartan, esku pelota. Eta baita zesta-punta ere. Gainera, bere garrantzia bazuen Astigarragak, bertan egiten baitzen zestoentzako minbrea. Josek berak, puntista zuen ana­ia zaharrena, Mikel, eta ez zu­en zalantzarik egin. Eskolan ika­si nahi ez bazuen, frontoiko ofi­zioa estudiatzera. Tolosako Beotibar pilotalekura joan zen, pelota-eskolara.

Debuta, 15 urterekin
Haurra zela hasi zen zesta-puntan jolasten, eta aurrelari bezala arituta, izango zuen gaitasunik, berehala egin baitzuen debuta profesionaletan. 15 urterekin, Madrid frontoian jokatu zuen estreinakoa, Espainiako hiriburuan. Hasieran, partidu batzuetarako deitzen zioten, eta gerora sasoi luzeetarako joaten zen.

Zenbait urte eman zituen Ma­driden. Denak ez ziren une go­zoak izan, ordea. Jokatzen ari zela, pelota batek buruan jo zuen, eta burezurra hautsi. Gutxienez hilabete bat egon zen klinikan, ingresatuta. Baina erabat osatu zen, eta soldaduska ere egin zuen, Madriden bertan. Oso gazte egin zuen, 17-18 urterekin, asmoa baitzen lehenbailehen egin eta kan­pora joatea.

Bere bidaian, dena den, beste bi geldialdi ere egin zituen. Lehenik, Bartzelonara mugitu zen, hiru urtez, eta Principal Pa­la­ce fron­toian erakutsi zituen be­re do­haiak, 1970etik 1972era. Eta ondoren, Benidormen aritu zen, Eder Jai pelotalekuan, 1973an. 

Anaien bideari jarraituz
Orduan bai, erabaki zuen iritsi zi­tzaiola garaia, bere bi anaiek egin­dako bideari jarraitzeko: Ame­ri­ketako zesta-punta ezagutzeko ga­raia, Jai-Alai delakoa. Ozeano Atlantikoaren bestaldera joanak ziren Mikel, zaharrena, eta Jose Antonio, eta haruntz jo zuen Jose Isasak ere, Estatu Batuetara.

Floridan jarri zen bizitzen, lehendabizi. Daniako Jai-Alaiean aritu zen urte haietan. Gerora, Milfordera mugitu zen, Connec­ti­cut estatura. Han igaro zuen urte gehien, jokalari bezala.

Atsedenik gabe ematen zuen ur­tea. Astean bederatzi bat partidu jokatzen zituen, bi saio izaten bai­tziren egunero: goizez partidu ba­tzuk, eta gauez gehiago. Tirada haundia zuen Estatu Ba­tuetan, Jai-Alai gisa ezagutzen denak, eta frontoiak bete egiten ziren. Gai­­nera, kinielak izaten ziren frontoietan.

Errematatzaile bikaina
Horietarako oso puntista egokia omen zen Isasa. Hala kontatzen du Alberto Bereciartuak: «Kiniela sisteman perfektua zen, errematatzaile bikaina zelako». Asti­gar­tarrarekin batera egon zen Bere­ciartua 11 urtez, Milforden. Baina zestoa utzita zen Isasa, dagoeneko, eta epaile lanetan aritzen zen. Hala ere, frontoietan ere ego­ten ziren elkarrekin: bata jo­koan, eta bestea arbitro lanetan.

Bereciartuak ez zuen jokalari gisa ezagutu, baina batzuek eta besteek kontatutakoarekin deskribatzen ditu Isasaren gaitasunak: «Ez omen zen oso indartsua, baina abilezia handia zuen. Bikain aritzen zen aurreko koadroetan, eta erraz bukatzen zituen tantoak».

«Pertsona maitagarria»
Edonola ere, haren gaitasunak baino, Isasaren izaera goraipatzen du Bereciartuak: «Maita­garria zen, oso jatorra eta atsegina. Harreman ona zuen denekin». Gazteei laguntzeko prest izaten zen beti, eta edonorekin aritzen zen solasean. Horregatik, «oso gogoan» dutela azpimarratzen du Alberto Bereciartuak.

Isasaren bizipoza gogoratzen du Sergio Lopez gasteiztarrak ere: «Bakartia zen, bere munduan bizi zen, baina zoriontsu». Isa­sa­rekin bizitzen egon zen hiru ur­tez. «Nahikoa zuen bere irratiaren konpainia», kontatzen du; «le­ku guztietara eramaten zuen, eta ez zuen inor behar gustora ego­teko». Irribarrea aurpegian izaten zuen beti.

Erretiratu ondoren, epaile
39 urterekin utzi zion jokatzeari, eta zesta-puntari lotuta jarraitzeko asmoz, epaile lanetan aritu zen Milforden. Orduan ezagutu zu­en Be­re­ci­artuak, jokalari bezela joan zenean. Gustura bizi ziren urte haie­­tan: «Bizimodu erraza ge­­­nu­en, baina zaindu egin behar gi­nen». Aisialdirako tartea ere izaten zuten, norberak gustuko zu­­ena egiteko. «Joseri izugarri gus­ta­tzen zitzaion hondartza», kon­­ta­tzen du Bereciartuak, «eta han­­txe ema­ten zituen orduak, irra­tia entzuten». Oso gogoko zuen su­kal­da­ri­tza ere: «Sukal­dari ona zen, eta euskal jakiak prestatzen ziz­kigun». 

Osasun arazoak tarteko, jaioterrira buelta
Bizitza erraza, baina, konplikatzen hasi zitzaion Isasari. Ar­te­ri­e­tan arazoak zeuzkan, eta Estatu Batuetan ebakuntza egin ondoren, jaiote­rri­ra bueltatu zen. 50 bat urterekin. Fa­miliak hartu zu­en bertan. Ha­ren arreba Mila­gro­sek, gogoan du zeinen gustora egon zen ha­si­eran: «Hon­dartzara joaten zen, Do­nostiara, ia egunero. Beti aritzen zen paseoak ematen». Baina, arterietako ara­zoen era­ginez, indar asko gal­du zuen hanketan: «Gogoga­betu egin zen, eta herrian geratzen zen, etxetik tabernara eta buelta». 64 urterekin, bere azken ha­tsa eman zuen aurreko astean, maiatzaren 13an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!