Laugarren urtez, mendi lasterketa antolatu dute Ereñotzun. Bihar goizean izango da. Aurreko urtean bezala, ia 12 kilometroko ibilbidea izango da Aiako Harria parke naturalean barrena. Besteak beste, Urdaburu gaina igo beharko dute, izena eman duten 200 korrikalarik. Goizeko 10:30etan abiatuko dira plazatik. Lasterketa bukatzean banatuko dira sariak, lehenengo 3 emakumezkoei eta 3 gizonezkoei. Hainbat opari ere banatu eta zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Eta aurretik, 10:00etan, umeentzako kros txikia izango da. Aurten antolatu dute aurreneko aldiz. 5-11 urte bitarteko umeei zuzendua da. Krosa ez da konpetitiboa izango, ez da irabazlerik egongo, eta parte hartzaile guztientzat egongo dira sariak. Animatzeko dei egin dute.
Salda eta pintxoak, Ur Mian
Goiz osoan zehar, Ur Mia elkatean salda eta pintxoak egongo dira nahi duenarentzat.