Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrek lasterketa izango dute gaur. Alebin eta infantilak Lasarten lehiatuko dira 16:30etatik aurrera. Kadeteek, berriz, Alegian hartuko dute parte Gipuzkoako Txapelketako taldekako erlojupekoan (11:00). Bestalde, aurreko asteburuan, Lazkao eta Zarautzen lehiatu ziren txirrindulari astigartarrak. Lazkaon, Gorka Urkiola eta Urko Semperena kadeteek 13 eta 32garren postuak lortu zituzten. Zarautzen, berriz, Tomas Otermin eta Telmo Semperena infantilek 20 eta 21garren postuan bukatu zuten karrera. Alebinetan, Jaime Romerok zorte txarra izan zuen; erori egin zen. Alde eginda hainbat buelta egin zituen eta pelotoiak harrapatu zuenean, txirrindulari batek oreka galdu, eta honen eraginez erori egin zen. Kolpe gogorra hartu zuen eta bertan behera utzi zuen proba.