Zikuñako Ama zikloturista taldeak iganderoko irteera egingo du bihar Lizuniaga-Berara. 89km-tako ibilbidea izango da, eta goizeko 08:00etan aterako dira Zinkoeneatik. Bestalde, bihar ospatuko da Ziklobia-Olatu Talka jaialdia, eta Zikuñako Ama eta JOCC taldeek bizikletan ibiltzeko gonbidapena luzatu nahi diete herritar guztiei. 10:00etan abiatuko dira Plazatik.