Saskibaloi denboraldia bukatzeko, hiru partidu jokatuko dira gaur. Kadete mutilek Hernaniren aurka jokatuko dute, Astigarragan, 11:15etan. Kadete neskek Askatuak taldea izango dute aurkari, 12:00etatik aurrera, La Sallen. Eta infantil mutilek ere Hernaniren aurka neurtuko dituzte indarrak, 12:15etatik aurrera, Hernanin.