Leitzaranen ariko da arrantzan gaur Alex Ugalde epelear gaztea, Euskadiko Goi Mailako Txapelketan. Hiru saiotan jokatuko da txapelketa; gaurkoa da lehenengoa; ekainaren 14an izango da 2garrena, Araxesen; eta ekainaren 15ean 3garrena eta azkena, Leitzaranen berriro.
Helburua lortuta, dagoeneko
Ugaldek argi du Euskadiko Goi Mailako Txapelketa honetan ere «ahal den ondoen egiten» saiatuko dela, eta «Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortuz gero, hobe». Txapelketa honetan, aurrena geratzen diren 8 partaideek lortuko dute pasea eta zaila izango dela dio Ugaldek.
Hala ere, «aurtengo helburua dagoeneko beteta» duela dio. Izan ere, Espainiako Goi Mailako Txapelketan mailari eustea lortu zuen.