Lierni Roteta eta Amaiur Altamirak igoera jokoan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 31

Hernaniko nesken taldeak Ohorezko mailara igotzeko play offa jokatuko du bihar eta bertan izango dira Lierni Roteta eta Amaiur Altamira astigartarrak; taldekideak. Joan den astean Ohorezko B mailako txapela eskuratu zuen Hernanik eta orain play offa jokatuko du. Partidu bakarrera izango da eta aurkaria Ohorezko mailako azken sailkatua izango du: Madrilgo Cisneros taldea. Partidua Burgosen jokatuko da 12:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!