Txistor jatea bihar, IRPH interesak kaltetutakoei laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 31

Hernani eta Gipuzkoako STOP Kaleratzeak plataformako kideak Hernanin izango dira bihar. Txistor jatea antolatu dute Plaza Berrin, eguerdiko 11:30etatik 14:30etara. Bertatik ateratako diru guztia IRPH interesak kaltetutakoei laguntzeko erabiliko da. Azaldu dutenez, orain gutxi Donostiako epaile batek «gehiegizkotzat jo du IRPH interesa, eta beraz, baliogabetu egin du. Sententzi hori Tolosako bikote baten aldekoa izan da. Gipuzkoan 30 familia daude kaltetuta IRPH interesagatik, eta guztiek aurkeztu dute errekurtsoa, indibidualki.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!