Gaurko ziklo maratoia kiroldegian egingo dute

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 31

Gaueko 21:00etatik 00:00etara izango da. Horrez gain, haurrentzako bizikleta irteera eta gold sprint lehiaketa antolatu dituzte gaur.

Txirrindagan festa antolatu du gaur eta bihar, Astiga­rragako Txirrindulari Taldeak. Gaurko ekintzen artean, ziklo maratoia aipatu behar da. Hasiera batean, kalean egiteko asmoa zegoen, Joseba Baran­diaran plazan, baina antola­tzaileek jakinarazi dutenez, azkenean kiroldegian egingo da. Gaueko 21:00etatik 00:00e­ta­ra izango da. Ordu eta erdiko bi txanda egongo dira aukeran. Parte hartzeko, momentuan eman ahal izango da izena, plazak bete arte. 20 bizikleta egongo dira txanda bakoitzean.  
Eider Alonso, Igor Rivero eta Manex Alberdik gidatuko dute saioa. 60 minutuko txanda bana egingo dute. Oparien zozketa, berriz, bi saioen artean egingo da, 22:30etan. Dutxa zerbitzua ere egongo da nahi duenarentzat.

Umeekin bizikleta irteera eta gold sprint lehiaketa
Adin eta gusto guztietarako herritarrentzat izango dira ekintzak bi egun hauetan; guztiak bizikletarekin lotuta. Gaur arratsaldean, umeentzako bizikleta irteera antolatu dute. Joseba Barandiaran plazatik abiatuko dira. Ondoren, gold sprint lehiaketaz gozatzeko aukera izango da, hau da, pinoi finkoko bizikletekin. Eguraldi­ak laguntzen badu, Kale Na­gusi­an zehar egingo da, Anuska paretik hasi eta Joseba Baran­diaran plazara bitartean.

Mendi bizikleta martxa, bihar
Mendi bizikleten txanda izango da bihar. 30 km inguruko ibilbidea antolatu dute Txoritokieta eta Santiomendi mendietan ba­rrena. Joseba Barandiaran plazatik abiatuko dira. Bihar bertan izena emateko aukar izango da.

TXIRRINDAGAN 2014
Gaur
16:00, Umeekin bizikleta irteera, Joseba Barandiaran plazatik.
18:30, Gold sprint lehiaketa,
Fixie criteriuma (Anuska-Joseba Barandiaran plaza).
21:00-00:00, Ziklo maratoia,
kiroldegian. Parte hartzeko aukera, plazak bete arte.
Bihar
09:00, Mendi bizikleta martxa.
Izen ematea, www.kirolprobak.com eta bihar bertan, momentuan.
14:30, Sagardotegi herrikoia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!