Hiru aste eskas geratzen dira San Joan jaietarako, eta dagoeneko hasiak dira antolaketa lanetan. Urtero bezala, Akelarrea aterako da ekainaren 23an, eta parte hartu nahi duten herritarrek izena eman behar dute. Jakinarazi dutenez, zerrenda Garinen dago. Dantzan ateratzeaz gain, antzerkian parte hartu edo pertsonajeren baten papera egin nahi dutenek bertan abisatu behar dute. Asko dira aukerak: dontzeila, monagiloa, xiriko...