Puntua egiten ikasteko eta puntua egiteko tailer irekia antolatu du Harituz elkarteak. Helburua da, azaroaren 25erako indarkeria sexistaren aurka egin nahi den bufanda osatzen joatea. Tailerrak datozen bi asteartetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean.