Hamaika koadrilek, hamabi garagardo aukeran

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 31a, 02:00

Azoka eguerdiko 12:00etatik aurrera dago gaur zabalik.

Jende mugimendua nabari zen atzo, eta gaur leporaino betetzea espero da. Oste­gunetik zabalik da errugbi el­karteak jartzen duen Ga­ra­gardo Azoka. Nesken taldea omenduz hasi zuten aur­ten­go edizioa, eta ordutik ehun­daka herritar pasa dira bertatik. Azokak eguerdiko 12:00­etan irekiko ditu gaur ateak, eta jateko aukera izan­go da 13:00etatik 16:00etara eta 19:00etatik aurrera. 
Edateko hamabi gara­gar­do jarri dituzte aukeran. Eta jateko, garagardo azoketako jaki tipikoak: ukondoa, sal­txitxak, oilaskoak, patata purea... Azokan lortzen den diru guztia errugbi elkarteari laguntzeko da.
Bihar gaurko ordutegi bera izango du azokak. Eguerdian bazkaria egitekoak dira tal­de­ko jokalari guztiak, eta bertan omen­duko dituzte aurten ta­l­dea utzi duten lau jokala­ria­k: Ton­y Jones, Jon Olano, Mathius eta Patxi Barandiaran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!