Txakurren errabiaren aurkako txertoa jartzeko aukera izanen da Aranon, ekainaren 17an. Plazan izanen da, 16:30etatik aurrera. Aurkeztu beharko dira: Jabearen NANa eta animaliaren identifikazio txartela. Txakurrak lotuta eta muturrekoarekin eraman beharko dira. Azaldu dutenez, derrigorrezkoa da lau hilabete baino zaharragoak diren txakur guztiei amorruaren aurkako txertoa jartzea, mikrotxip baten bidez identifikatzea eta bi urte baino gutxiagoko epean berriro txertatzea. Prezioak: 39,50 euro identifikatze eta txertatze lanak; 17,80 euro txertaketa; eta 8 euro jabe aldaketa.