Herritarren beharrak zeintzuk diren jakite aldera, EAJ eta Hamaikabat alderdiak bilerak egiten ari dira herritarrekin, auzo elkarteetan. Gaur Latsunbeberriko bizilagunekin bilduko dira, auzo elkartearen egoitzan. Azaldu dutenez, herritar guztiak dira ongi etorriak: 10:30etatik 12:00etara egongo dira.