171 sinadura Iruñera bideratu dira

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 31a, 02:00

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako herritarrek pediatra euskalduna izan dezaten, Mediku euskalduna nahi dut ekimena abiatu zuen Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunita­teak, UEMArekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin batera. Osasun zerbitzu publikoa euskaraz jasotzeko duten eskubidea aldarrikatu dute. Sinadura bilketa bat ere jarri zuten abian eta denera, 171 eskaera bildu dira eskualdean. Jakinarazi dutenez, Iruñera bideratu dira dagoeneko, Nafarroako Gobernu­ra eta Osasunbidera. Ekime­naren antolatzaileek azaldu dute beste urrats ba­tzuk ere emanen dituztela eskaerak erantzun egokia izan dezan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!