Urtero bezala, herritarrak kalera atera ziren San Migelen etorreran

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 31a, 02:00

Aurreikusi bezala, Aralarko San Migel Aingerua igandean iritsi zen Aranora. Eguerdi partean iri­tsi zen herri sarrerara eta ohi bezala, zain izan zituen bertan Esteban Irurzun apaiza eta herritarrak, gurutzearekin. Harrera egin ostean, elizarako bidea egin zuten Anttonio Ezeizak jotako kanpai hotsak entzunez. Ondoren, meza izan zen eta arratsaldean, errosarioa. Herriko lurrak bedeinkatu ostean agurtu zuten San Migel.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!