Txirrista erraldoia Ave Marian, olinpiko eta herritarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 31a, 02:00

Talde bakoitzeko 8 pertsonek 15:00etan egon behar dute. Proba bukatuta, herritarrentzat zabalik egongo da txirrista.

Inoiz ikusi den txirristarik haundiena jarriko dute gaur Ave Maria parkean. Boxley pro­barako prest dira Olin­pia­de­tako 22 taldeak. Arra­tsal­deko 15:00etan talde bakoi­tze­ko 8 kidek dute zita. Hasi aurretik jasoko dituzte pr­o­ba­­ko azalpen guztiak, eta txan­­den zozketak egingo dira. Tal­de bakoitzak bi aldiz hartuko du parte, eta den­boren media egingo da. Zor­tzi one­nak final laur­de­ne­tara pa­sako dira; eta handik fina­lerdi eta finalera. Ura eta itsasoa da, gaurko probako gaia. 
Proba bukatuta, herrita­rren txanda izango da. Txi­rris­ta haundia montatua da­goela aprobetxatu, eta ume, heldu... nahi duen guztiak izango du bertatik botatzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!