Zati berriak izanen ditu aurtengo zeharkaldiak

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 31a, 02:00

Bi aukera izanen dira: 32 km eta 45 km. 10:00etan hasiko da.

Urtero bezala, Iskibi kanpinak BTT zeharkaldia antolatu du. Bihar izanen da. Goizeko 10:00etan hasiko da eta izena aurrez emateko aukera izanen da, 09:00etatik aurrera. Prezioa: 16 euro. (www.kirolprobak.com helbidean emanez gero, 12 euro).
Zirkuitoak denetik du: mendiko pistak, xenda teknikoak, erreka txikiak gurutzatu beharra, kresterioa, jaitsiera dibertigarriak... gainera, jakinarazi dutenez, aurten, hobekuntza batzuk egin dizkiote ibilbideari, zati berriak gehituz. Bi aukera egonen dira: 32 km eta 45 km, 1.000 m eta 1.300 m desnibel akumulatuarekin.
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa dela azaldu dute. Partehartzaile guztiak aseguratuak egonen dira. Bi abituallamentu gune jarriko dituzte eta bukaeran, luntxa, opari zozketa, dutxak eta txirrindak garbitzeko aukera ere izanen da. Horrez gain, 12 euroko menua prestatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!