Aritz Zubirik Galarretako erremonte jaialdian jokatuko du gaur. Matxin VIarekin osatuko du bikotea eta Etxabe II-Labaka izanen dituzte aurrez aurre. 16:00etan hasiko da jaialdia eta goizuetarrarena laugarren partidua izanen da. Osteguneko jaialdian ere jokatu zuen Ezkurra IIarekin eta 30-13 nagusitu zitzaizkien Juanenea eta Larrañagari.