Boxeo jaialdi ederra prestatu du Paco Bueno boxeo taldeak (Errenteria) gaur, Astigarragan. Kiroldegian izango da eta 22:30etatik aurrera, sei borrokaldi amateur ikusteko aukera izango da.
Paco Buenoko Yosua eta Principe, besteak beste
Amateur mailan dabiltzan punta-puntako 12 boxeolari izango dira lehian. Esan bezala, 6 borrokaldi izango dira. Eta bakoitzean, 3 minutuko 3 erasoaldi jokatuko dituzte.
Azpimarratzekoak dira, besteak beste, Yosua (Paco Bueno) eta Gaizkaren (Anoeta) arteko borrokaldia, semi astunetan; eta baita, Principe (Paco Bueno) eta Xabi Burgueñoren (Anoeta) artekoa, pisu arinetan. Horiez gain, parte hartuko dute: Ibrair (Paco Bueno) eta Medhi (Anoeta), ertainetan; Asier (Paco Bueno) eta Cristian (Irun), super arinetan; Raul (Paco Bueno) eta Arkaitz (Bilbo), astunetan; Mohaa (Paco Bueno) eta Maxi (Anoeta), ertainetan.
Sarrerak, 10 eta 12 euroan
Sarrerak momentuan egongo dira salgai. Sarrera orokorrak 10 euro balio ditu eta aulkietakoak, 12 euro.