Hiru egun, garagardoa edan eta errugbia laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 30a, 02:00

Garagardo festa baina ge­hi­ago, errugbiaren festa iza­ten da Hernanin Ga­ragardo Azo­ka. Atzo zabaldu zituen ateak, omenaldi txiki ba­tekin. Errug­­biko nes­kak goraipatu zituz­ten, igandeko partidurako ani­­moak eman, eta egiten ari di­ren den­boral­dia zoriontze­ko. Amets, kapitainak azaldu zuen Ohorezko B Mailako Kopa izan dela «etorriko di­ren sarietan lehenengoa».  Bestalde, Onintza eta Martak jokatzeari utziko diotela azaldu zuten. Azo­kak ilun­tzeko 19:00e­tan zabaldu zituen ateak, eta gauerdian itxi. Gaur ordutegi bera izango du. 
Asteburuan aukera za­ba­lagoa izango da. Azoka eguer­diko 12:00etatik aurrera egongo da zabalik, eta jateko aukera izango da 13:00etatik 16:00­etara, eta 19:00etatik aurrera. Gara­gardo aukera za­ba­la jarri dute aurten ere: ha­mabi  ezberdin. Jateko, ohiko jakiak: ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, patata purea...

Erlazioa sendotzeko aukera
Urtean zehar bakoitzak bere le­kua izaten du: jokalariek ze­laian, eta afizio eta he­rritarrak animatzen. Garagardo azoka aitzakia perfektua izaten da hartuemana izateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!