Herritarren babesa beharrezkoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 30a, 02:00

Ataunen kontra 2-1 galdu zuen joanekoa Hernanik. Gaur partiduari buelta ematera aterako dira, Kiroldegian, 20:30etan.

hil ala biziko partidua du jokoan gaur Hernanik. Final zortzirenetako partidua du Kirol­degian, Ataunen kontra. Joa­ne­koan ataundarrak izan zi­ren nagusi 2-1; Hernanik mar­ka­gailuari buelta ematea beste biderik ez du, txapelketan aurrera egin nahi badu. Par­tidua 20:30etan da, eta klubetik herritarren babesa eskatu dute: «beharrezkoa dugu zuen laguntza eta babesa».
Partiduei dagokienean, bi nobedade ditu Hernanik. Ka­de­teetan, Xabat Pagola eta Ander Lazkanok jokatuko dute; atzelariak ezin izan zuen joanekoan jokatu. Helburua da, ahalik eta tan­tu gehien egitea, maila ho­netan ataundarrak gainditzea oso zaila baita. Jubeni­le­tan, Cis­ne­ros eta Rodriguezek jo­katuko dute. Gustora sentitu dira en­tre­namenduetan, eta irabazi beste biderik ez dute gaur. Az­kenik, seniorretan, Ojuel eta Li­zeagak jokatuko dute. Her­na­niarrak nagusi dira pelotalekuan eta irabaztea espero da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!