Autobusa jarri dute Burgosera, Hernani Cisnerosen kontrako partiduan animatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 29a

Ohorezko A mailara igoera izango du jokoan Hernanik igandean. Cisneros taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, Burgoseko Deportivo de San Amaro zelaian. Errugbi taldeak autobusa jarri du Hernanik zaleen bultzada izan dezan. Apuntatzeko aukera Landaren eta Zintzarrin jarri dute, bost euroan. Autobusa igandean 09:30etan aterako da Atsegindegitik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!