zortzi puntu bozkatu zituen asteartean Udalean izan zen Plenoak. Horietako asko, informatiboak izan ziren. Asier San Emeterioren esanetan 418.000 euro gehiago ditu aurten Udalak, eta horiek zertarako erabiliko diren azaldu zuen. Aipatutako aldaketa edo berrikuntzen artean daude: informazio harrera edo lehiatila bakarra jartzea Udalean; Lizeagan instalazio eta hornidurarako tubo aldaketa egitea; hondakin bilketarako erabiltzea; eta igerileku irekietako taberna txukuntzeko aurrekontuari 35.000 euro gehitzea.
«Saiatu gara San Markorekin hitz egiten, baina ez dugu aukerarik izan».
Plenoak onartutako beste puntuetako bat izan zen San Marko Mankomunitateari auzi errekurtsoa jartzea. Azaldu zutenez, Estatutuen interpretazio ezberdina egiten dute bi aldeek. Udalaren nahia da, ematen zaion zerbitzuaren arabera ordaintzea, eta San Markok aurrekontua ez du hala egin. Udala hitz egiteko prest egon dela azaldu zuten, baina ez dela aukerarik izan. Azken aukera bezala, auzi errkurtsoa jartzea erabaki dute. Plenoak onartu egin zuen Bilduren aldeko botuarekin; EAj, PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin ziren.
Pleno aretoa txukuntzea, Amonarraizen eskaria
Andoni Amonarraizek hainbat eskaera egin zituen Plenoa bukatuta. Victor Goikoetxeak bi mural zituen jarriak Udaleko Pleno aretoan, eta horren harira, Amonarraizek gogoratu zuen Pleno Aretoak txukunketa behar duela. Proposatu zuen, Victor Goikoetxeari berari eskatzea. Alkateak erantzun zuen kontuan izango dutela.